Babesle Izatearen Onurak

WordCamp Bilbao 2016 aurrera eramateak eta honen babesle izateak hurrengo onurak dauzka:

1- Tokiko eta estatuko erakuslehioa

WordPress-en ekitaldi ofizial bat da WordCamp Bilbao eta horregatik hainbat jende mugitzen du estatu mailan. Ekitaldi honen eragina tokitik haratago doa, zure empresa / marka penintsulan zehar zabalduz.

2- Sareetan eragina

WordCamp Bilbaora hurbiltzen diren partehartzaile gehienak webgunea, bloga eta sare sozialak dituzten enpresa eta pertsonak dira. Honek zure enpresa / marka zabaltzen lagunduko du.

3- Estekak zure webgunera

Platinozko, Urrezko eta Zilarrezko babesleek, WordCamp-aren web ofizialetik esteka izango dute. Eta hau gutxi balitz eskerrak emateko artikulu bat ere idatziko da blogean zure webgunerako esteka bat agertuz.

4- Sare sozialak

Zure babesarekin batera eskerrak emanez txio bat argitaratuko da WordCamp Bilbaoren Twitter kontu ofizialean.

5- Saioen arteko Slide edo diapositibak

Zure enpresa / marka saioen arteko diapositibetan agertuko da. Hurbildu diren guztien begietara egongo da ekitaldi osoan zehar.

6- Merchandising-a eta kartelgintza

Babesarekin batera, ekitaldiaren lekuan zure marka agertzen den kartelgintza jartzeko aukera izango duzu. Opariak eta lehiaketak egin ahal izango dituzu, baita ere mahaietan merchandising-a jartzeko lekua egongo da.

7- Zure enpresa / marka email guztietan

Zure marka partehartzaileei bidaliko zaien email mezu guztietan agertuko da. Premium babeslea izan ezkero, zure marka bidaliko diren email mezu guztietan agertuko da: partehartzaileak, babesleak, erakundeak, elkarteak etab.

8- “Case Study” Internazionala

Ekitaldia bukatzerakoan honi buruzko “Case Study” bat egingo da eta nazioarteko komunitatearekin elkarbanatuko da. Txosten honetan babeslei eskerrak emango zaizkie, zure marka ikusgarriago eginez.

9- Elkarrizketa eta bideoak

Hitzaldi guztiak grabatuko dira, ekitaldiaren laburpen global batekin batera. Bideo hauek wordpress.tv gunera igoko dira eta hor zure marka ere agertuko da… mundu osora zabalduz!

10- Babesle eta Hizlarien afaria

Ekainaren 10ean ostiralez, afari bat egingo da. Bertan parte ahal izateko gure babesle pakete batzuen bitartez joan ahalko zarete. Hemen beste babesleak ezagutu eta konektatzeko aukera izango duzu ekitaldiaren hizlariekin batera.

11- 2 webgune = bi aldiz ikusgarriago

WordCamp Bilbaok webgune bi dauzka, bat Euskeraz (honako hau) eta bestea Gazteleraz. Honek, azaldu diren aurreko onura guztiak bi aldiz biderkatzen ditu, beraz onura bikoitza babesle izateagatik.

12- Ez da ekitaldi bat bakarrik

Konfiantzaz beterik gaude eta WordCamp Bilbao urtero egingo den ekitaldi bat izateko gogoa daukagu. Zure laguntzarekin batera, urtez urte hazten joatea guztatuko litzaiguke.

 

BABESTU