Ongi Etorri WordCamp Bilbao-ra

Poztasun handiz aurkezten dizuegu WordCamp Bilbao 2016a!

Lehenengoz ospatuko da WordCamp bat Bilbon, eta bertan ezagutza elkarbanatu, ezagunen sareak sortu, ondo pasatu eta lagun berriak egiteko aukera izango da.

Noiz

WordCamp Bilbao 2016ko ekainaren 11 eta 12an ospatuko da. Data bikaina da hau Bilbon asteburua igaro eta ikasten eta jendea ezagutzen disfrutatu nahi dutenentzako.

Hitzaldiak: Ekainaren 11n, larunbata
Komunitatearen eguna: Ekainak 12, igandea

Non

Aukeratutako tokia Bizkaia Aretoa da.

Bizkaia Aretoa

Bizkaia Aretoa – Bilbo

Dana hasten da hemen

Datozen egunotan informazio gehiago plazaratuko dugu: hizlarientzako deialdia, babesleak, berriak eta albisteak.

WordCamp Bilbao 2016rako sarrerak apirilaren erdialdean jarriko dira salgai, eta bertan ikusi nahi zaitugu!

Jakinaren gainean izan

Berri guztiak Twitterreko @WCBilbaoEUS kontuan eta #WCBilbao traola jarraituz lortuko dituzu.

Alboko barran dagoen formularioaren bidez izena eman eta jakinaren gainean izango zaitugu hurrengo hilabeteetan