Babestu!

Orrialde honetan WordCamp Bilbaorekin kolaboratzeko modu ezberdinak ikusi ahal dituzu. Begiratu WordCamp Bilbao babestearen onurak.

Platinozko Babeslea – 1000 €

Lagundu komunitateari eta interaktuatu honekin abantaila ikusgarriagoekin. Hurreratu diren guztiek gurekin kolaboratzen ari zarela jakingo dute une oro ekitaldi guztian zehar!

  • WordCamp Bilbaorako 3 sarrera.
  • Babesle eta hizlarien afarirako (ostirala) 2 gonbidapen.
  • Opariak eta lehiaketak egiteko aukera ekitaldian zehar.
  • Presentzia globala WordCamp-ean zehar, ekitaldiaren lekuan kartel handiak jartzeko aukerarekin.
  • Logoa eta esteka WordCamp Bilbaoren webgunean.
  • Blogeko artikulua eta Twitterreko txioa babesa aipatzen.
  • Merchandisinga mahaietan (pegatina 2 + eskuhorri 2 + publizitatedun objetu 2).
  • Logoa eta esteka antolakuntzatik bidaltzen diren email mezu guztietan (babesleei, erakundeei, antolatzaileei, hurreratzen direneei …).
  • Saio arteko slide edo diapositibetan logoa agertzea (tamaina handian).
  • Eskerrak eta esteka, hurreratuko direnei bidaliko zaien ekitaldiarekin erlazionatuta dauden email mezu guztietan.

Urrezko Babeslea – 600 €

Lagundu komunitateari eta interaktuatu honekin ekitaldi osoan zehar. Etorri eta ezagutarazi zaitez WordPress erabiltzen eta sortzen dutenei!

  • WordCamp Bilbaorako 2 sarrera.
  • Babesle eta hizlarien afarirako (ostirala) gonbidapen 1.
  • Opariak eta lehiaketak egiteko aukera ekitaldian zehar.
  • Logoa eta esteka WordCamp Bilbaoren webgunean.
  • Blogeko artikulua eta Twitterreko txioa babesa aipatzen.
  • Merchandisinga mahaietan (pegatina + eskuhorria).
  • Saio arteko slide edo diapositibetan logoa agertzea (ertaineko tamainan).
  • Eskerrak eta esteka, hurreratuko direnei bidaliko zaien ekitaldiarekin erlazionatuta dauden email mezu guztietan.

Zilarrezko Babeslea – 300 €

Lagundu komunitateari ezagutu zaitezen eta aprobetxatu garatzaile komunitatearen artean sortzen den networking-aren abantailak.

  • WordCamp Bilbaorako sarrera 1.
  • Logoa eta esteka WordCamp Bilbaoren webgunean.
  • Blogeko artikulua eta Twitterreko txioa babesa aipatzen.
  • Merchandisinga mahaietan (eskuhorria)
  • Saio arteko slide edo diapositibetan logoa agertzea (tamaina txikian)
  • Eskerrak eta esteka, hurreratuko direnei bidaliko zaien ekitaldiarekin erlazionatuta dauden email mezu guztietan.

Brontzezko Babeslea – 150 €

Nahiz eta ezin bazara ekitaldira hurbildu, komunitatea lagundu dezakezu gure babesle moduan ezagutarazi zaitezen!

  • Logoa eta esteka WordCamp Bilbaoren webgunean.
  • Eskerrak emateko txioa

BABESTU


Dohaintzak

Mota guztietako dohaintzak onartzen ditugu. Edozein laguntza janariekin, kontsumibleekin, lokarriekin, inpresioekin, akreditazioekin, pegatinekin etab. ongi etorria izango da.

Babesteko beste modu batzuk

Hotelen babesa ere bilatzen dugu. Babeslearen maila egindako dohaintzen arabera izango da, aurreko lerroetan azaldu bezala.

Eta hemen agertzen ez den babesteko beste modu bat baldin badaukazu, mesedez jarri gurekin harremanetan eta esaiguzu zer eskaintzen duzun. WordPress komunitateari ahal den guztia bueltan ematea da ideia, beraz pozik egongo gara zurekin elkarlanean aritzean.

Opariak

Egun osoan zehar lehiaketak antolatuko ditugu. WordPress-ekin erlazionatuta dauden artikuluak oparitzeko gogoa badaukazu, jarri gurekin harremanetan email mezuetan eta webgunean azaldu daitezen.

Itzultzeak

Erosi diren sarreren dirua ezin izango dugu itzuli. Sarrera bat erosi duzu edo ezin zara ekitaldira hurbildu, edota agian ez etortzea erabaki duzu. Horrela bada, komunitateari dohaintza bat egin diozula haintzat hartu mesedez. Nahiago baduzu zure sarrera beste lagun batek erabiltzea, zure izen ematearen datuak editatu ahalko dituzu beste pertsona baten izenean jartzeko.

WordCamp-a modu hauetan babestu nahi izan eskero, gurekin harremanetan jarri ahal zara harremanetarako inprimakiaren bitartez.